ZERBITZUAREN MURRIZKETA
23/03/2020

ZERBITZUAREN MURRIZKETA

Informazio eguneratua 2020/03/23an

• Eguneko zerbitzua: Jaiegunetako zerbitzu bera emango da, salbuespenak salbuespen
• Gaueko zerbitzua: Igande eta ostegun bitarteko zerbitzu bera emango da

Aviso ajustes2

Hona salbuespenak:

EGUNEKO ZERBITZUA:
• 4 linea (Barañain-Atarrabia): errefortzuak ibiliko dira hainbat joan-etorritan, Barañaingo noranzkoan 06:57an hasiko da zerbitzua Arretik, eta ez 07:57an.
• 7 linea (Atarrabia/Txantrea-Barañain): 06:20an hasiko da zerbitzua San Kristobal kaletik (Etxalar kalearekin bat egiten duen tokian)
• 8 linea (Nafarroako Blanca plaza-Buztintxuri): 06:40an hasiko da zerbitzua Santa Luzia pasealekuan eta 06:42an Santa Luzian
• 12 linea (Ermitagaña-Mendillorri): 06:25ean hasiko da zerbitzua Ramón Aguinaga kalean eta 06:30ean Olatz Kontzejua kalean
• 16 linea (Aitzoain-Noain-Beriain): 06:25ean hasiko da zerbitzua Beriaindik (Larre plaza).
• 17 linea (Berriozar-Mutiloa): 06.30ean hasiko da zerbitzua Berriozartik eta 06:30ean Mutiloatik.
• 18 linea (Zizur Nagusiko urbanizazioa-Sarriguren): 06:25ean hasiko da zerbitzua Sarrigurenetik.
• 21 linea (Ekialdeko zirkularra: Erdialdea-Antsoain): 06:30etik hasiko da zerbitzua San Ignazio etorbidetik.
• 23 linea (Cordovilla-Olloki): lanegunetako zerbitzu berarekin jarraituko du, ordubeteko maiztasunarekin, hau da, 06:35ean hasiko da zerbitzua Cordovillan eta 06:25ean Ollokin.
• 24 linea (Zirkularra: Donibane-Landabengo azoka): bertan behera utzi da, ez baita azoka egiten.
• 25 linea (Vianako printzea kalea-Mutiloa): 06:30ean hasiko da zerbitzua Mutiloatik.

GAUEKO ZERBITZUA:
• Gaueko zerbitzua lanegunetako bera izango da (astelehenetik ostegunera eta jaiegunak), hau da, 24:00etan, gutxi gorabehera, amaituko da.
Salbuespenak eskariaren bilakaeraren azterketaren arabera zabaldu litezke beste linea batzuetara. Horregatik, garraioari buruzko informazio-webgunea (Infotuc.es), “Tu villavesa” aplikazio mugikorra eta Mankomunitateko Twitter kontua (@MCP_info) maiz kontsultatzea gomendatzen dizuegu..

HARTUTAKO BESTE NEURRI BATZUK
1. Edukiera handiko autobusak (artikulatuak) erabiltzen dira gehien okupatzen diren lineetan. Gainerako lineetan, aldiz, beharrezkoa den neurrian eta operatiboki posible denean erabiltzen dira autobus artikulatuak.

2. Errefortzuak jartzen dira puntako orduetan halakorik behar duten lineetan, jendea pilatu ez dadin, eta errefortzuko autobusak zain daude zerbitzuren bat indartu beharko balitz ere ezustekoak gertatuz gero.

3. Jarraipena neurtzeko, lineek goizeko puntako orduetan (09:00ak arte) izandako gehieneko okupazioa aztertzen da egunero.

Autobusak hobeki erabili ahal izateko, joan-etorriak, ahal den neurrian, haraneko orduetan (09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik aurrera) egitea gomendatzen dizuegu. Kontuan hartu, dena den, alarma-egoeraren adierazpenean baimendutako arraioengatik soilik egin daitezkeela joan-etorriak).

GARRAIO-TXARTELA KARGATZEA
Garraio-txartela kargatu behar baduzue, aditzera ematen dizuegu kargatzeko sarearen establezimendu gehien-gehienek (elikadura, prentsa, estankoak...) jaso dutela alarma-egoeran zehar jendearentzat irekita egoteko baimena.

ALDI BATERAKO ABONAMENDUA
Osasun-arloko alarma-egoera dela eta, bertan behera utzi da haien epemuga.