ZERBITZU BEREZIA EL SADAR ESTADIORA
29/01/2015

ZERBITZU BEREZIA EL SADAR ESTADIORA

C.A. OSASUNA - ZARAGOZA (Otsailak 10, igandean, 19:00etan)

Iruñerriko Mankomunitateak hiri-garraio zerbitzu berezia jartzen du Osasunak 2014/15 denboraldian El Sadar estadioan jokatu beharreko partidak ikustera joan nahi dutenen eskura.

Planoa PDF formatuan

Oro har, 1 "Universidades", 11 "Ezkaba - Edificio el Sario", 6 "Rochapea - UPNA" eta 9 "RENFE – UPNA" lineek ibilbidea luzatzen dute estadioraino iristeko, partida hasi baino ordubete lehenagotik bukatu eta hamar minutu geroago arte. Horrez gain, 'Refuerzo Fútbol Centro' (R1) izeneko zerbitzu berezia ere ematen du, hiriko erdigunea eta estadioa lotzen dituena, 10 minutuan behin, partida jokatu eta ordubete lehenagotik partida amaitu eta ordu erdi geroago arte. Zehazki, Zaragoza etorbideko 2. zenbakian (antzinako Alonso dendan) hartzen da autobusa, eta estadioraino eramaten du jendea, bidean gelditu gabe. Oso aukera ona da hori batez ere erdigunera beste edozein lineatan etortzen direnentzat, doakoa baita eskualdeko hiri-garraioaren autobus batetik bestera igarotzea garraio-txartelaren bidez ordainduz gero.

Badago beste linea gehigarri bat ere: 'Refuerzo Fútbol Barañáin' (R2), 19 (c/ Monte Monjardín - Barañáin) lineak egiten dituen bide eta geldialdi berak egiten dituena. Partida jokatu baino berrogeita hamar minutu lehenago hasten da jendea eramaten estadiora. Partida bukatu eta hamabost minutura itzultzen da, Barañaingo Haraneko etorbideraino.

Bukatzeko, 16 "Aizoáin-Noáin-Beriáin" linea dago, Zaragozako etorbidean geratzen dena, hau da, estadiotik 5 minutura, oinez.