TCC PAMPLONA LANKIDETZAN ARI DA PILOTA-JAIALDI SOLIDARIOAREKIN, AEA DUTENEN BEHARRETARAKO ETA GAIXOTASUNARI BURUZKO IKERKETARAKO FUNTSAK BILTZEKO
TCC Pamplona, Iruñerriko Mankomunitateko Eskualdeko Hiri Garraioaren enpresa kontzesioduna, pilota-jaialdi solidarioarekin lankidetzan ari da. Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nafarroako Elkarteari (ANELA) laguntzea du xede jaialdiak, AEA dutenen beharretarako eta gaixotasunari buruzko ikerketarako funtsak biltzeko.
Enpresak hiri-garraioaren bidez emango du jaialdiaren berri: esekigailuak jarriz, ibilgailuen barruan, eta publizitatea jarriz, kanpoan.
Astearteko ekitaldiko parte-hartzaileak, Orkoienen.
Mundu pilotazalearen eta Peñen Federazioaren ekimena da jaialdia, eta uztailaren 5ean izango da, 18:30ean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Bi pilota-partida jokatuko dira, Juan Carlos Unzuék sanfermin aurreko agurra egingo du eta Los Tenampas mariatxiak kontzertua joko du.
Pilota-partidak Ados Pilotako emakumezkoen San Fermin txapelketako finalaurrekoetako bat, profesional gisa jokatzen den lehena, eta Titín-Goñi III.a eta Bengoetxea VI.a - Armendáriz bikoteen arteko beste bat izango dira.
Enpresak irabazi-asmorik gabeko Nafarroako elkarteekin duen harremanaren barruan kokatzen da lankidetza hori, “TEAMING TCC” proiektu solidarioaren bidez. ANELA, zehazki, lankidetza horren jomuga izandako lehen elkarteetako bat izan zen, 2018an.
Irudian: Juan Carlos Unzué, Carlos Elizalderekin (TCCko marketin-arduraduna) eta Juan Pedro Lecuona (ekitaldiaren koantolatzailea eta TCCko gidaria)
Komunikabideek ekitaldiaren berri eman dute:
• Noticiasdenavarra.com
• Navarra.com