SANFERMIN MARATOIA DELA KAUSA, LINEEN IBILBIDEAK ETA ORDUTEGIAK ALDATUKO DIRA HIRI GARRAIOAN
14/06/2017

SANFERMIN MARATOIA DELA KAUSA, LINEEN IBILBIDEAK ETA ORDUTEGIAK ALDATUKO DIRA HIRI GARRAIOAN

Larunbatean hasiko dira aldaketak, 19:00etan, eta igandera bitarte luzatuko dira, gutxi gorabehera 01:00etara arte.

PDF

Heldu den ekainaren 17an, larunbatarekin, Sanfermin maratoia eginen da, eta, ondorioz, zenbait linearen ibilbideak eta ordutegiak egokituko ditu Eskualdeko Hiri Garraioak; zehazki, eguneko 16 lineatan eta gaueko 7 lineatan eginen dira aldaketak. Zehatz-mehatz, eguneko linea hauetan eginen dira aldaketak: 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 14, 15, 16, 17, 18 eta 21. Gaueko zerbitzuari dagokionez, honako linea hauetan izanen dira aldaketak: N1, N2, N3, N4, N7, N8 eta N9.


Eguneko lineetan, 19:00etan hasiko dira aldaketak, eta ibilbide alternatibotik joanen dira zerbitzua bukatu arte; 14 linean, ordea, 21:00etatik aurrera eginen dira aldaketak. Bestalde, aldaketak izanen dituzten gaueko lineak ibilbide alternatiboetatik hasiko dira zerbitzua egiten, eta igandeko goizaldean itzuliko dira ohiko ibilbideetara, gutxi gorabehera, 01:00etan.


Denbora-tarte horretan, ezin izanen dira erabili antolakuntzak moztutako tarteetan dauden geralekuak; aitzitik, zenbait geraleku prestatuko dira ibilbide alternatiboetan. Baliteke unean uneko atzerapenak gertatzea Iruñeko erdigunetik igarotzen diren gainerako lineetan.

Bitan banatzen diren lineak: L5, L6, L11, L16 eta L17
Aldaketa nagusiak Iruña iparraldetik hegoaldera gurutzatzen duten lineetan egonen dira, haien ibilbideak bi zatitan banatuko baitira maratoiaren ondorioz. Horrela, L5, L6 eta L11 Labriteko aldapatik eta Nafarroako Gorteetatik abiatuko dira (Hegoaldeko norabidean).
Bestalde, L16 eta L17 lineek San Lorentzo elizan izanen dute abiapuntu bat; L16 lineak Zaragozako etorbideko 6-8 zenbakian izanen du bigarren abiapuntua; eta L17 lineak, berriz, Vianako printzearen plazako 2. zenbakian izanen du bigarren abiapuntua.

L3 eta L21 lineek ez dute ibilbide biribilik eginen.
L3 eta L21 lineak moztu eginen dira Iruñeko erdigunean, eta, beraz, ez dute ibilbide biribilik eginen; bata, Labriteko aldapatik abiatuko da, eta, bestea, San Lorentzo elizatik.

Aldaketen berri zehatza jakin nahi izanez gero, hala nola gutxi gorabehera zer ordutan moztuko diren eta moztutako tarteen eta bide alternatiboen nondik norakoak, kontsultatu Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean, honako esteka honen bidez: http://www.infotuc.es/
Era berean, ibilbide alternatiboen gaineko informazioa jarriko da, bai bertan behera utzitako 21 geralekuetan bai autobus guztietan.


Argibide gehiago Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei laguntzeko erabilgarri duen telefonoan: 948 42 32 42.