San Fermin Marathon lasterketa dela-eta, Eskualdeko Hiri Garraioak bere lineen ibilbideak eta ordutegiak aldatuko ditu
26/06/2014

San Fermin Marathon lasterketa dela-eta, Eskualdeko Hiri Garraioak bere lineen ibilbideak eta ordutegiak aldatuko ditu

Larunbateko 20:00etan hasiko dira aldaketak eta, gutxi gorabehera, igandeko 01:00etan amaituko.

Heldu den larunbatean, ekainak 28, San Fermin Marathon lasterketa dela-eta, Eskualdeko Hiri Garraioak eguneko 16 linearen eta gaueko 7 linearen ibilbideak eta ordutegiak aldatuko ditu. Zehazki, eguneko linea hauetan izango dira aldaketak: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8, 9, 10, 11, 12, 15, 16, 17, 18 eta 21. Eta gaueko lineak, berriz, beste hauek izango dira: N1, N2, N3, N4, N7, N8 eta N9.

INFO

Kalte egindako zatiaren arabera, eguneko lineetako aldaketak 20:00etan eta 21:15ean gauzatuko dira, gutxi gorabehera, eta ibilbide alternatiboari eutsiko diote zerbitzua amaitu arte. Beste alde batetik, aldatuko diren gaueko lineek ibilbide alternatiboa eginez hasiko dute zerbitzua, eta gero normal ibiltzen hasiko dira igandeko 01:00etan, gutxi gorabehera.
Denbora tarte horretan, antolatzaileek itxitako zatietan dauden geralekuak baliogabetu egingo dira, eta, horrenbestez, ibilbide alternatiboetan daudenak egongo dira martxan. Gainera, Iruñearen erdialdetik igarotzen diren gainerako lineetan, litekeena da atzerapenak izatea.
Bitan zatituko diren lineak: L5, L6, L11, L16 eta L17
Kalte handiena hartuko duten lineak Iruñea iparretik hegora igarotzen dutenak izango dira, lasterketaren ibilbidearen ondorioz, bitan zatitu beharko baitira. Hartara, 5 (Orvina – Nafarroako Unibertsitatea), 6 (Arrotxapea – Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta 11 (Ezkaba – Sario) lineek beren buruak Labriteko aldapan eta Nafarroako Gorteen kalean edukiko dituzte (hegorantz).
Beste alde batetik, 16 (Aitzoain – Noain – Beriain) eta 17 (Mutiloa – Artiberri) lineek buru bat edukiko dute San Lorentzo elizan. L16 lineak bigarren burua Zaragozako etorbidean edukiko du, 6-8. atarietan, eta L17 lineak, Vianako Printzearen plazan, 2. atarian.
L3 eta L21 lineak ez dira zirkularrak izango
3 (Zabalgunea – Antsoain) eta 21 (Antsoain – Zabalgunea) lineak etenda geldituko dira Iruñeko erdigunean, eta, horrenbestez, ez dira zirkularrak izango. Hain zuzen, buruak Labriteko aldapan eta San Lorentzo elizan izango dituzte.
Sarean etengo diren gainerako ardatzak hauek izango dira: Armada eta San Ignazio etorbideak, Sarasate pasealekua, eta Navas de Tolosa, Sebastián de Albero eta Abejeras kaleak.
Nolanahi ere, etendako zatien xehetasunak, etenaldiak hartuko dituen orduak (gutxi gorabehera) eta ibilbide alternatiboak Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean kontsultatu ahal izango dira: www.infotuc.es.
Baliogabetuta geldituko diren 35 geralekuetan eta flotako autobus guztietan ere ibilbide alternatiboen gaineko argibideak jarriko dira.
Eta Mankomunitateak herritarrei arreta emateko daukan telefonoan ere argibideak emango dira: 948 42 32 42.