OCUk EGINDAKO TXOSTEN BATEKO BALORAPENARIK HOBERENA EUSKALDEKO HIRI GARRAOIOAK ESKURATU DU
12/11/2018

OCUk EGINDAKO TXOSTEN BATEKO BALORAPENARIK HOBERENA EUSKALDEKO HIRI GARRAOIOAK ESKURATU DU

21 hirien artean egindako txosten bat da eta, bertan, Iruñeak lehendabiziko postua partekatzen du Bilborekin eta Logroñorekin

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Organizazioak (OCU) 21 hiritako garraio publikoaren gaineko txosten bat kaleratu berri du, eta, bertan, Iruñea horietako hoberenetako bat dela ziurtatzen da, Bilborekin eta Logroñorekin batera

Txostenak 252 autobus, 21 metro, 10 aldiriko trena eta 8 tranbia línea aztertu ditu, osotara. Hiru esparru kontuan hartu ditu: puntualtasuna, markesinetan kokaturik dauden pantaila digitalen fidagarritasuna eta autobusetan ibiltzen den jende kopurua. Iruñean eguneko 24 lineatik 21 aztertu ditu.

Txostenean jende metaketa aztertu da. Atzerapenek, normalean, geldilekuetan jendetza pilatzea eragiten dute. Horren ondorioz, autobusean ibiltzea ez da batere eroso. Iruñean horrelakorik ez dela gertatzen dirudi, ezta beste hiri hauetan ere: Coruñan, Vigon, Granadan, Bilbon eta Logroñon.

Markesinetan kokaturik dauden pantailek ematen duten informazioaren fidagarritasunak Iruñea goiko mailara aupatzen du. Horrekin batera Logroño, Bilbo, Las Palmas de Gran Canaria eta Zaragoza agertzen dira.

Ordutegia betetzeko puntualtasunari dagokionez, nabarmendu diren hiriak hauexek dira: Badajoz, Santander eta Valencia. Iruñea bigarren postuan agertzen da Bilbao, Logroño, Granada eta Madrilekin batera.

Puntualtasun hori neurtzeko KEO autobusen maiztasuna eta geldilekuetan (bai pantaila digitaletan bai tauletan) iragartzen ziren ordutegiak parekatu ditu. Jende metaketaren ebaluaketa egiteko, bestalde, organizazioak ibilgailua beterik zihoanentz oinarritzat hartu du, baita zenbat jende zegoen zain geldilekuetan ere. Txostenak puntuazioen taulan azkeneko lekuetan agertzen diren hiriek garraioaren atzerapenik handiena jasan behar dutenak dira.


AUTOBUS PUBLIKO ZERBITZUAREN KALIFIKAZIOAK

2017an Iruñerriko Mankomunitateak Euskaldeko Hiri Garraioari zegokion egindako azkeneko gogobetetasun inkestan, zerbitzuak 10tik 7,8 puntu lortu zituen, duela 19 urtetik honera inkestan agertutako notarik hoberena, alegia. Maiztasunak eta ordutegiari buruzko informazioak 7,9 puntu lortu zituzten; puntualtasunak, 7,6 puntu eta erosotasunak 7,6 puntu.

KEOren txosten osoa esteka honetan ikus daiteke