MUGIKORTASUNAREN ASTE EUROPARRA 2013
18/09/2013

MUGIKORTASUNAREN ASTE EUROPARRA 2013

“Mugi zaitez aire garbiago baten alde” goiburua erabilita, irailaren 16an hasiko da Iruñean Mugikortasunaren Aste Europarra.

Ekimen horren helburua hiri iraunkorrago bat lortzea da, eta Gazteluko plaza izanen da programazioaren epizentroa; bertan informaziogune bat jarriko da, udalak mugikortasun iraunkorraren gaian prestatutako jardueren berri zabaltzeko.

Iruñerriko Mankomunitatearen Infotuc autobus batek bidaiak garraio publikoan antolatzeko erabilgarri dauden tresnei buruzko informazioa emanen du plazan: 'Mi villavesa' aplikazioa, Google Transit tresna, QR kodeak edo Infotuc webgunea. iPad Mini bat zozketatuko da bertaratutakoen artean.
Eskaintza osatzeko, mugikortasun iraunkorrari buruzko antzezlan bat eginen da haurrentzat, 17:00etatik 20:00etara bitarte Gazteluko plazan egonen den hiri autobus baten barnean; halaber, astean zehar oinez egitekoak diren hiru ibilbideetako bati ere ekinen zaio.
Bestalde, datorren irailaren 21ean, larunbatarekin, INFOTUC informazio-autobusa Polo parkean egonen da 11:30etik 14:00etara.