L4, L9 ETA L12 LINEAK OHIKO IBILBIDEA BERRIRO EGITEN HASIKO DIRA (ERDIALDERAKO NORAKOAN) NAVAS DE TOLOSA KALEAN BARNA MARTXOAREN 30ETIK AURRERA.
25/03/2020

L4, L9 ETA L12 LINEAK OHIKO IBILBIDEA BERRIRO EGITEN HASIKO DIRA (ERDIALDERAKO NORAKOAN) NAVAS DE TOLOSA KALEAN BARNA MARTXOAREN 30ETIK AURRERA.

Behin-behineko geltokia Aita Moret kalean, Baluarte plazaren ondoan, bertan behera utziko da.

Eskualdeko Hiri Garraioaren L4 (Barañain – Atarrabia), L9 (Renfe – NUP) eta L12 (Ermitagaña – Mendillorri) lineek ibilbideak aldatuko dituzte martxoaren 30etik aurrera, astelehena, Navas de Tolosa kalean urriaren 2tik aurrera egin diren lanak behin amaituta.

Navas

Navas de Tolosa kalea (erdialderako norakoan) irekita, bertan behera utziko da Aita Moret kaleko behin-behineko geltokia; hori dela eta, Navas de Tolosa kaleko 5 eta 13 zenbakietako geltokiak hasiko dira indarrean.

Aldaketei buruzko informazioa ukitutako lineetako zutoin eta markesinetan dago, baita Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean ere: www.infotuc.es. Bestetik, Mankomunitatearen Herritarren Arretarako telefonoan egin dezakete erabiltzaileek aldaketei buruzko edozein kontsulta: 948 423242.