27/09/2023

"INFOTUC" BUSA, NAFARROAKO UNIBERTSITATEAN

Heldu den irailaren 19an eta 20an, Europako Mugikortasun Astea zela eta, informazio-hiribus bat jarri zen Nafarroa Unibertsitateko campusean, unibertsitate-komunitateari informazio eta komunikazioaren arloetan Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzura dauden punta-puntako aurrerapen teknologikoen berri emateko.

Ezagutu informazio eta komunikazioaren arloetan Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzura dauden tresna teknologiko guztiak

UN2023

Eskarmentu handiko langileen laguntzaz eta zenbait aplikazioren bidez, bidaiak nola planifikatu, nola jakin zenbat denbora geratzen den autobusa iristeko eta nola izan zerbitzuaren gorabeheren berri ikasi zuten ikasleek. Horrez gain, bertaratutako guztiek iPad baten zozketan parte hartu zuten.

INFOTUC autobusaren helburua da unibertsitate-inguruneari Eskualdeko Hiri Garraiora egokitutako informazio-teknologia berriak ezagutaraztea, gazteek, bereziki adituak baitira berrikuntza teknologietan eta konprometituak ingurumenaren aldeko irizpideekin gehiago erabil dezaten garraio publikoa.

iPad

Lucía Ruiz de Erenchun Vera (iPad baten 2023ko lehiaketaren irabazlea) saria jasotzen Carlos Elizalde TCCko marketin-zuzendariaren eskutik.