11/11/2022

IMk KANPAINA BAT ABIARAZI DU, ESKUKALDEKO HIRI GARRAOIAREN ERABILERA SUSTATZEKO

Publiko gaztean eta emakumeentzako eskaerapeko geldialdien zerbitzuan jarriko du arreta bereziki
Iruñerriko Mankomunitateak komunikazio-kanpaina bat egingo du hurrengo bi asteetan, Eskualdeko Hiri

Garraioaren erabilera bultzatzeko, eta arreta publiko gaztean eta emakumeentzako eskaerapeko geldialdien zerbitzuan jarriko du bereziki. Astelehenetik aurrera, azaroak 14, eta Igo zaitez billabesara! lelopean, garraiobide iraunkor, irisgarri eta seguru honen abantailak nabarmenduko ditu kanpainak.

Igo zaitez

Iraunkortasunaren ikuspuntutik, gogora ekarri behar da Eskualdeko Hiri Garraioaren flotako autobusen %45ek ECO ziurtagiria dutela eta duela gutxi jatorri berriztagarriko gasa baliatzen duten 13 billabesa berri sartu direla zerbitzuan. 2021ean, IMk egin duen azken balantzearen arabera, zerbitzu honen karbono-aztarna ia 2.000 tona CO2 baliokide gutxitu zen, eta hori aurrerapen handia da erakunderako, 2030ean, karbonoari dagokionez, neutraltasuna lortzeko jarria duen helburuan.

Beste alde batetik, kanpainak EHGaren irisgarritasuna nabarmentzen du, garraiobide merkea eta erabilerraza baita. Autobusak prestatuta daude mugikortasun murriztuko pertsonak sartu eta atera ahal izateko eta bai haur-kotxeak ere. Gainera, EHG zerbitzua erabiltzen errazagoa da, ordaintzeko modalitate eta sistema desberdinei esker.

Hirugarrenik, zerbitzuaren segurtasuna nabarmentzen da, gaueko zerbitzuko linea guztietan dagoen eskaeraren araberako geldialdien zerbitzuari aipamen berezia eginda. Hain zuzen, bakarrik edo taldean bidaiatzen duten emakumeen segurtasuna handitzeko xedea duen neurria da hori.

BANKU-TXARTELA, ORDAINBIDE BERRIA
Berrikuntza nagusi moduan, EHGaren tiket arrunta banku-txartelarekin ordaindu ahal da. Hartara, zerbitzua noizbehinka erabiltzen duten pertsonek, une jakin horretan garraio-txartela ez dutenek, txartel horretan saldorik ez dutenek edo turismoko edo laneko bisita egiten ari direnek banku-txartel fisikoarekin edo mugikorrean gaitutako txartel birtualarekin ordaindu ahal izango dute zerbitzuko tiket arrunta.

Beste alde batetik, 30 eguneko abonua duen txartel pertsonalizatuaren abantailak nabarmentzen dira, 30 eguneko epean nahi eta behar adina bidaia egiteko aukera ematen baitu, hiru modalitate hauetan: orokorra, gaztea eta familia ugaria. Azkenik, Tu Villavesa app-ari egiten zaio aipamena. Zehazki, billabesen ordutegiak eta okupazioa kontsultatzea ahalbidetzen du, linea eta geraleku guztietan eta denbora errealean.

ERABILTZAILEEN HIRU KOLEKTIBO
Kanpaina hiru kolektibo-motari bideratuko zaie –orokorra, gazteak eta emakumeak–, eta bide eta euskarri desberdinetatik zabalduko da: irratiko iragarki laburrak, eskupaperak eta pertxak billabesetan, kartelak markesinetan eta errotuluak billabesa eta taxietan. Gainera, sentsibilizazio-jarduerak egingo dira Iruñean dauden unibertsitateetan. Azkenik, emakumeentzako eskaerapeko geldialdiekin lotutako edukiei zabalkundea emateko, laguntza eskatu zaie Iruñerriko udalei eta emakume-taldeei.

Eduki horri lotuta, aipatu behar da komunikazio-ekintzen barnean egongo dela, halaber, Iruñerriko taxi-zerbitzua. Hala, bi hilabetean, 40 taxik ibilgailuaren kanpoaldean zerbitzuaren erabiltzaileak eta emakumeak diren emakumeei zuzendutako mezu hau erakutsiko dute: “Itzuli seguru. Zu atarian sartu arte zain geldituko da taxi hau”.