HELMUGA ERABILIENAK. ATAL BERRIA INFOTUC-EN:
05/09/2013

HELMUGA ERABILIENAK. ATAL BERRIA INFOTUC-EN:

Atal horretan Iruñeko eta Iruñerriko helmuga erabilienak aurkituko dituzu, baita Hiri Garraioan haietara egiten ahal dituzun joan-etorriak ere.
Menua zabalduz gero, helmugen zenbait kategoria ikusiko dituzu, hala nola hiriko informazio-guneak, monumentuak, turismo-intereseko lekuak, parkeak eta lorategiak, aisia eta ikuskizunak, osasuna, hezkuntza, erosketak eta negozioak, eta abar.

Hona hemen helmugari buruz emandako informazioa:
1. kokalekua Google Maps aplikazioko mapa batean.
2. iradokizun edo gomendio labur batzuk nola heldu jakiteko.
3. bertatik (edo handik hurbil) igarotzen diren autobus-lineak.
4. linea horiei lotutako gorabeherak (egun edo geroan, aldez aurretik planifikatuta badaude).
5. “Nola heldu” azaltzen duen widget-a, puntu horren helmugaren helbidea aurrez kargatua duena, abiapuntuaren helbidea jartzeko.