ESKUALDEKO HIRI GARRAIOKO 20. LINEAK ERRIPAGAÑARAKO ZERBITZUA EMANGO DU ASTELEHENETIK AURRERA
29/03/2019

ESKUALDEKO HIRI GARRAIOKO 20. LINEAK ERRIPAGAÑARAKO ZERBITZUA EMANGO DU ASTELEHENETIK AURRERA

23. lineak Itaroara ematen duen zerbitzua ere hobetuko da apirilaren 6tik aurrera, larunbata

Astelehenetik aurrera, apirilak 1, 20. lineak (Vianako Printzearen plaza – Gorraitz) bere ibilbidea aldatuko du, lau geraleku berri gehituta, Erripagañari zerbitzua emateko. Azken urte hauetan, auzo hori nabarmen handitu da, etxebizitza-kopurua emendatu da eta, ondorioz, biztanleria, eta, horrenbestez, Eskualdeko Hiri Garraioak handituz doan eskaerara egokitu nahi du eta arreta eman nahi dio.

Joateko noranzkoan, bi geraleku berriak Erripagaña etorbidean egongo dira, Berlin kalearekin eta Valleta kalearekin dituen bidegurutzeetan. Itzultzeko noranzkoan, bi geraleku berriak etorbide berean egongo dira, zehazki, Lisboa kalearekin eta Berlin kalearekin dituen bidegurutzeetan.

Vianako Printzearen plazatik abiatzen direnak

• Lanegunetan. Eutsi egingo zaie ordutegi eta maiztasunei.

• Larunbat, igande eta jaiegunetan. Zerbitzu-kopurua handituko da. Maiztasuna 30 minuturokoa izango da, eta h+15 eta h+45 orduetan abiatuko dira autobusak.

Gorraitzetik abiatzen direnak

• Lanegunetan. Ordutegiak aldatu egingo dira eta maiztasunei eutsi egingo zaie.

• Larunbat, igande eta jaiegunetan. Zerbitzu-kopurua handituko da. Ordutegiak aldatu egingo dira. Maiztasuna 30 minuturokoa izango da, eta h+20 eta h+50 orduetan abiatuko dira autobusak (Gorraitzera sartzeko biribilguneko geralekuan, hiru luzapenek bat egiten duten tokian).

23. lineak Itaroara ematen duen zerbitzua hobetu egingo da apirilaren 6tik aurrera, larunbata

Beste alde batetik, apirilaren 6tik aurrera, larunbata, 23. lineak (Vianako Printzearen plaza – Olloki) Itaroara ematen duen zerbitzua hobetu egingo da, ordutegiak luzatuta larunbat, igande eta jaiegunetan. Adierazi behar da Vianako Printzearen plazatik abiatzen diren zerbitzu guztiak ez direla Ollokiraino iritsiko, eta, beraz, arreta jarri behar da markesinan erakusten diren ordutegietan.