ESKUALDEKO HIRI GARRAIOEN GUTXIENEKO ZERBITZUAK ZEHAZTUAK DAUDE MARTXOAREN 8KO GREBARAKO
Gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira jende gehien dabilen orduetan eta %40koak jende gutxien dabilen orduetan.
Martxoaren 8rako greba dela eta Eskualdeko Hiri Garraioen enpresak gtxieneko zerbitzuak zehaztu ditu. Horren arabera, eta, martxoaren 2ko 2018/9 Foru Aginduaren esanetan, ezarritako gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira jende gehien dabilen orduetan (6:30etatik 9:30etara, 13:00etatik 15:30etara, eta 17:00etatik 20:30etara) eta %40koak jende gutxien dabilen orduetan.
Ehuneko horiek zehazteko jende gehien dabilen ordu horietan egindako %60 bidai derrigorrezkoak direla (lanagatik, mediku bisitagatik, etab.) kontuan hartu da.
Gaueko zerbitzuan (22:45etatik 00:00etara) linea bakoitzaren azkeneko joan-etorria egingo da jardunaldiaren azkeneko bidaiak bermatzeko.
Zehaztasun guztiak eskuratzeko erbiltzaileek hiru bide izango dituzte: hiriautobusetan, www.infotuc.es webgunean edo 948423242 herritarrendako arretarako telefonoa.