ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN OHIKO GAUEKO ZERBITZUA BERREZARTZEA
17/02/2022

ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN OHIKO GAUEKO ZERBITZUA BERREZARTZEA

Ostiraletan 04:00ak arte emango da zerbitzua, eta larunbatetan, gau osoan.

Otsailaren 15etik aurrera, asteartea, ostalaritza eta gaueko aisia ixteko ordutegiak zabaldu egin direnez, Nafarroako Gobernuak araudietan hala ezarrita, biharko gauetik aurrera, otsailak 18, ostirala, Eskualdeko Hiri Garraioaren ohiko gaueko zerbitzua berrezarri egingo da egun-mota bakoitzerako.

Horrela, gaueko zerbitzuak pandemiaren aurreko zerbitzu-maila berreskuratuko du:
• Astelehenetik ostegunera arteko gauak eta jaiegunetakoak: urte osorako zehaztutako ohiko ordutegia aplikatuko da, orain arte bezala.
• Ostiraleko gauak: egungo zerbitzua 04:00ak arte luzatuko da, gutxi gorabehera.
• Larunbatetako gauak eta jaiegunen bezperetakoak: egungo zerbitzua 06:00ak arte luzatuko da, gutxi gorabehera.

Informazio eguneratua www.infotuc.es webgunean, ‘Tu villavesa’ aplikazioan eta Iruñerriko Mankomunitateko Herritarrendako Laguntza telefonoan (948 42 32 42).