EHGKO TXARTELAK BIRKARGATZEKO APLIKAZIOA
17/09/2019

EHGKO TXARTELAK BIRKARGATZEKO APLIKAZIOA

‘EHGko birkarga’ aplikazioak ahalbidetzen du sakelako telefonoaren bidez Eskualdeko Hiri Garraioko txartelak kontsultatu eta birkargatzea.

Aplikazioa proba pilotu moduan erabiliko da, Android sistema eragilea duten sakelako telefonoetan baino ez dago operatibo eta soil-soilik NFC teknologia duten mugikor-modelo batzuetan.

Mota horretako sakelakoak dituztenek edozein unetan eta eskudirurik behar izan gabe birkargatu ahal izango dute Eskualdeko Hiri Garraioko txartela.