ALDAKETAK ZERBITZUAN AZAROAREN 29AN, ASTELEHENA, SAN SATURNINO JAIEGUNA DELA ETA
26/11/2021

ALDAKETAK ZERBITZUAN AZAROAREN 29AN, ASTELEHENA, SAN SATURNINO JAIEGUNA DELA ETA

Larunbatetako eguneko ordutegia aplikatuko da linea guztietan
Horrez gain, abenduaren 3an eta 6an, zerbitzua indartuko da, eskaera handiagoa aurreikusten baita

Aurreko urteetan bezala, Eskualdeko Hiri Garraioak aldaketak egingo ditu zerbitzuan San Saturnino jaieguna dela eta.

Larunbatetako eguneko ordutegia aplikatuko da linea guztietan, merkataritza-lokalak irekita egongo direnez eskaera handia aurreikusten baita.

Honako zerbitzu hau programatu da igande eta astelehenean zehar:

• Hilaren 28tik, igandea, 29ra, astelehena, bitarteko gauean, jaiegun-bezperetako gaueko ordutegia aplikatuko da.
• Hilaren 29an, astelehena, larunbatetako eguneko zerbitzua aplikatuko da linea guztietan.

Bestalde, hilaren 29an zehar, astelehena, antzematen bada bidaiari-eskaera handitu dela, autobus gehiago erabiliko dira zerbitzuan, halakorik behar duten linea guztietan.

Errefortzu bereziak abenduaren 3an eta 6an

Halaber, abenduaren 3an, ostirala, eta 6an, astelehena, errefortzu bereziak izango ditu garraio-sareak, eskaera handiagoa aurreikusten baita.

Argibide gehiago, Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei laguntzeko erabilgarri duen telefonoan: 948423242.