ALDAKETAK EGONGO DIRA EHGAREN 16. LINEAN, MAIATZAREN 6TIK AURRERA, ASTELEHENA
03/05/2024

ALDAKETAK EGONGO DIRA EHGAREN 16. LINEAN, MAIATZAREN 6TIK AURRERA, ASTELEHENA

Lanegunetako Berriogoitirako luzapenak orduan bi bidaia izango ditu, eta, hala, orain arte zuen zerbitzua bikoiztuko da.

Hurrengo astelehenetik aurrera, maiatzak 6, Eskualdeko Hiri Garraioaren 16. lineak (Aitzoain – Noain – Beriain) ordutegi-aldaketak izango ditu lanegunetan ematen duen zerbitzuan.

Hain zuzen ere, aldaketak bi helburu hauekin egingo dira: linearen bidaia-denborak hobetzea eta Berriogoitirako luzapenaren eskaintza handitzea.

Hala, L16 lineak hegoalderako noranzkoan ematen duen zerbitzuan, Berriogoititik, Berriozartik eta Iruñetik irtetean Noainerako / Beriainerako norabidean, irteerak 3 eta 5 minutu artean aurreratuko dira.

Iparralderako noranzkoan, Beriaindik, Noaindik eta Iruñetik irtetean Aitzoainerako norabidean, orain arte indarrean dauden ordutegiak mantenduko dira.
Nabarmendu behar da Berriogoitirako luzapenak bidaia berri bat barne hartuko duela lanegunetan, ordua eta 46. minutuan abiatuko dena, eta, beraz, orduan bi bidaia izango ditu. Horrenbestez, orain arte orduan bidaia bakarra egiten zenez, zerbitzua bikoiztu egingo da.

Amaitzeko, Beriain Zaharrerako luzapenak 35 irteera izango ditu egunean, eta, beraz, linearen zerbitzuaren erregulartasuna hobetzeko bidea emango du horrek.
Ordutegi berriak sareko zutoin eta markesinetan kontsultatu ahal izango dira, eta bai Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean, www.infotuc.es, eta ‘Tu Villavesa’ mugikorrerako aplikazioan ere.