OHIZ KANPOKO NEURRIAK ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN, KUTSATZEKO ARRISKUA MURRIZTEKO
14/03/2020

OHIZ KANPOKO NEURRIAK ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAN, KUTSATZEKO ARRISKUA MURRIZTEKO

Bihartik aurrera, igandea, ibilgailuen bigarren atea erabiliko da. Garraio-txartela baino ezin izango da erabili ordaintzeko.

Iruñerriko Mankomunitateak ohiz kanpoko neurriak ezarriko ditu bihartik aurrera Eskualdeko Hiri Garraioan, kutsatzeko arriskua murrizte aldera.

COVID-19 birusa (koronabirusa) kutsatzearen aurrean Osasunaren Mundu Erakundeak izendatutako pandemia dela-eta, eta Estatuak Espainian alarma-egoera izendatu duela aintzat hartuta, Iruñerriko Mankomunitateak hainbat neurri hartuko ditu, gaur bertan Mankomunitateko lehendakariak izenpetu duen ebazpen batean ezarrita gelditu direnak:
1.- Autobusean sartzeko, erabiltzaileek ibilgailuaren bigarren atea erabili beharko dute. Beraz, ezin izango dira lehenbiziko atetik sartu, itxita egongo baita.
2.- Zerbitzuaren tarifak garraio-txartelaren bidez ordaintzeko, atzeko txarteletarako makina erabiliko da, gidariaren postuaren atzealdean dagoena.
Horrenbestez, aurreko txarteletarako makina ezin izango da erabili ordaintzeko, gidariarengandik hurbilen dagoena.
3.- Ezin izango da eskudirutan ordaindu zerbitzua.
4.- Erabiltzaileek ezin izango dituzte erabili gidariaren eskuinean dauden lehenbiziko eserlekuak.

Gainera, nabarmendu behar da Mankomunitatea aztertzen ari dela Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzua murriztea, gaur arratsaldean gobernu nazionalak onartu duen Errege Dekretuan jasotzen den moduan. Beste alde batetik, ez dira baztertu behar hurrengo egunetan hartu beharreko beste neurri batzuk, hala nola bidaiari-kopurua mugatzea ibilgailu bakoitzeko.

Astelehenetik aurrera, aldaketak egingo dira bai EHGaren zerbitzuan eta bai Taxiaren zerbitzuan era, Errege Dekretuak jasotzen duenaren arabera. Horren guztiaren berri emango da bihar, egunean zehar.