ALDAKETAK IZANEN DIRA ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN BIDEETAN IRUÑEKO MARATOI ERDIA DELA ETA
05/05/2016

ALDAKETAK IZANEN DIRA ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN BIDEETAN IRUÑEKO MARATOI ERDIA DELA ETA

Heldu den maiatzaren 8an eginen da proba, igandearekin, eta 16 lineatan eraginen du bi orduz, gutxi gorabehera
 
TCCk aditzera ematen du zenbait aldaketa izanen direla Eskualdeko Hiri Garraioaren 16 linearen bideetan heldu den maiatzaren 8an, igandea, Iruñeko Hiria Maratoi Erdia eginen baita; bai bideetan bai ohiko ordutegietan gertatuko dira aldaketak, gutxi gorabehera 10:00etatik 12:00etara bitarte. Honako linea hauetan izanen dira aldaketak: L1, L2, L4, L5, L6, L8, L9, L10, L11, L12, L15, L16, L17, L18, L19 eta L25.
 
Denbora-tarte horretan, ezin izanen dira erabili antolakuntzak moztutako tarteetan dauden geralekuak; berriz, zenbait geraleku prestatuko dira ibilbide alternatiboetan.
 
Baliteke unean uneko atzerapenak gertatzea Iruñeko erdigunetik igarotzen diren gainerako lineetan.

Aurreikusten da sarea 12:30ean –gutxi gorabehera– itzuliko dela normaltasunera.

Moztutako tarteen zein bide alternatiboen nondik norako zehatza jakin nahi izanez gero, kontsultatu

Halaber, oharrak jarriko dira bertan behera utzitako geralekuetan, eta bide alternatiboen berri emanen da ohar horietan.

Argibide gehiago Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei laguntzeko erabilgarri duen telefonoan: 948423242.